1.tailerra: KARTOGRAFIA

HASIERAKO GALDERAK:

Nola egiten diozu aurre ikerketari?
  
Hasiera denez, zertxobait galduta nabil, proiektuaren nondik norakoa ez baitut ongi kontrolatzen... Baina, aurre egin beharra dago nolabait ere. Pazientzia askorekin, ikerketa berriei erreparatuz, erronka berriak edukiz, ikasteko gogoa piztuz eta interesa beti gogoan izanez.

Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Zer ikasiko dut?
Nondik hasiko naiz?
Erronka berriei aurre egiteko gai izango al naiz?
Nola ikusiko dut nire burua?
Zein da azaltzeko modurik egokiena?
Informazioa, nondik jasoko dut?
Nola islatuko dut pentsatzen dudana?
Zeintzuk dira nire baliabideak?

Zeintzuk izan daitezke erronkak?

Nondik norakoa behar bezala finkatzea, eta horrekin proiektuari aurre egitea, betiere dakidana hobetuz. Pentsatu eta sentitutakoa egoki  adieraztea eta ikasitakoarekin bat aberastea.
       
Zer gehitu diezaiokezu ikerketa-tailerrari?

Egia esan blogekin ez baitut esperientzia handirik. Izan ere, bideo eta argazki programez zertxobat gehiago dakit eta hori aportatuko baitut. Ezagutza gutxi izan arren, gogoz eta interesarekin hartuz emaitza politak lortu daitezke.
         
Zer espero duzu ikastea?

Besteengandik ikastea ere espero dut. Momentu bakoitzean beharrezkoa dena, nire pentsamenduak sakondu, baliabide egokien erabilera, eta ondoren ikasitakoa nire egunerokotasunean ahal den neurrian islatzea.



DATUAK JASO ETA DATUAK ANALIZATU:

Norbere ikaskuntza esperientziaren ebidentziak lortzeko metodoren bat erabiltzea zen nire lehen urratsa. Norberak bere ikas-bidea egunerokotasunean ematen du, hau da, jaiotzetik orainera arte. Egunero dugu zerbait berria ikasteko nahiz eta aurrera begira une asko ahaztu edo gogoratzeko zailak izan. 

Hasiera batean, hausnarketak bakarka egin behar izan genituen. Nire kasuan, burura zetozkidan baliabide, momentu zein elementu guztiak paper batean idatzi nituen, inongo norakorik gabe, niretzat soilik, nire bizitza uler nezan eta lortu nahieko emaitza zein zen aukera nezan.

Ondoren,taldeka aritzeko aukera izan genuen: nire ideiak taldekideekin konpartitzea gustuko dut eta horrez gain besteengandik ikastea probetxuzko zerbait dela uste dut. Beraz, nire idei eta elementuak taldekideekin partekatu ondoren, nik erabakitakoa gehitu edo kentzeko aukera izan nuen, gehien gustuko nuena ezarriz eta interes gutxikoa kenduz. Berezia, polita eta erakargarria da bakoitzak nola planteatzen duen lana bere modura.

Ondoren, irakaslearen eskutik, elkarrizketa aurrera eramateko hainbat galdera proposatu zizkigun:

Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?
• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?
• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?
• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?
• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?
• Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?

Galdera hauei erantzutea hasiera batean zaila suertatu zitzaigun. Baina, denbora aurrera zihoala, taldekideen erantzunak entzunez eta denon artean ideiak osatuz, galderei erantzun egokia bilatzea lortu genuen; irakaslearekin partekatu eta gure lana osotasunean osatu eta betetzeko aukera izan genuen. 


DATUAK ANTOLATU:

Aurretik egindako hausnarketa guztien ostean, argiago ikusten bainuen nire idea eta ikasketa-prozesua azaltzeko urratsak. Lehenengo niretzat garrantzi gehien zuen elementuari eman nion preferentzia, eta hortik abiatuta gainerako guztiei, emaitza berezi baten lorpenarekin. Egunero ikasitakoak osatzen du pertsona, ni naizen bezela naiz ikasitako guztiagatik. Ikasitakoak gure ezagutzak zabaldu eta adimena aberasten du. Beste momentuek, ordea, pertsonalki garena azaltzen dute, nortasunaren aldetik pertsona bezela osatzen gaituzte. Azken finean, aurretik ikasitakoagatik zara zarena, eta elementuren bat aldatuz gero gauza z litzateke berdina izango.

Nire ikaskuntza-prozesuan garrantzia eman nahi izan diet honako elementuei: familia eta etxea, eskola, hizkuntzak, baliabideak, erronkak, musika, lagunak... Hori kontuan hartuta, hasieran idatzitako ideia guzti horiek plantila baten arabera ordenatu eta garrantzia ematea zen nire helburua, funtsezkoa dena lehenengo aztertuz, oinarria zein den adieraziz, gainontzekoa bigarren maila batean ezarriz. Esparru guztiak elkar lotzea pentsatu nuen, bai denboran baita lekuan ere. 

Hasiera batean nahiz eta nondik norakoa zein zen aukeratu, ez nekien nola islatu nire kartografia, zerbait berria nahi nuen eta azkenean aukeratu nuen: bideo baten bidez adieraztea izan zen nire aukera. Hona hemen nire bideoa:




AURKIKUNTZAK AURKEZTU:

Nire bideoan, laburki, nire bizitzaren alderdiak irudikatu nahi izan nituen. Zaila da ideia guztiekin ideia konplexu bat osatzea, elementu batzuei garrantzi gehiago eman behar baitiezu besteei baino.

Lehenengo, bost ideia nagusi zentratu eta haien inguruko argazkiak aukertu nituen, nire bizitzaren atalak errepresentatuko lituzkeenak. Ondoren, beste diapositiba batean, nire bizitzan zehar nirekin eramandako guztia motxila baten bidez islatzeko aukera izan nuen: motxilak urtez urte pisu gehiago du zu ere ikasten zoazelako. Teknologia berriek ere izugarrizko influentzia dute nire bizitzan orainaldian, askotan dependentzia puntu bat daukagulako edo komodidade faltagatik. 

Bideoaren bukaeran, mendi batean agertzen da pertsona bat. Horren bidez adierazi nahi izan dut puntaraino iristea, gauzak lortzea denbora eta pazientziarekin gustukoa dela, merezi du eta.

Horixe da nire kartografia baita nire emaitza ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario